XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMA: Orainokoan untsa.

XABIER: Goiz huntan abiatua zira handik? LANGILEA: Bai.

XABIER: Badu beraz lau oren kurri zabilala?.

LANGILEA: Gehiago. Bideak ihaurri dituk, eskapu doatzin jendez.

XABIER: Bainan zuen herriak atxikitzen du bederen?.

LANGILEA: Ez zakiat zer gertatu den egun.

Atzo segurik, gu gintian nagusi.

XABIER: Zertako jina zira beraz?.

LANGILEA: Ainitz gauzaren beharra badiuk ihardokitzeko.

Agur baten egiterat etorria nintukan.

AMA: Nahi duka baso bat arno? Zorigaitzez, ogia ez duk oraino arras erria.

LANGILEA: Nun da Patxi?
XABIER: Arraintzan.

LANGILEA: Arraintzan? XABIER: Beha-zu, haren untzi-argia ageri da leihotik.

AMA: Bizi behar diuk.

(Pausa) LANGILERIA: Egia. Karrikari beheiti heldu nintzelarik aditu izan dut jeneral horren mintzoa.

Nork du hemen, mintzaldi horieri kasu egiten?.

XABIER: Etxeberria familiak.

Gure auzoan bizi dira.

LANGILEA: Gau oroz pizten ditek beren radioa?.

XABIER: Ez dira Francotiarrak; ez dute beren gatik pizten, hori balinbaduzu jakin nahi.

AMA: Xabier, zer erranen deat? So egiten duka leihotik?.